A Basque in Boise

Horton eta Boiseko eguraldia

Boise weather

Boise weather

Atzo, asteburu “so-so” ondoren, eguraldi super ona izan genuen Boisen. Nire aitak –  jaiki zen bezain laster – esan zidan: “Henar, ¡hoy nos va a hacer un buen día!”. Nire aita itsututa dago eguraldiarekin. Ez dut oso ondo ulertzen, baina ez da ezagutzen dudan pertsona bakarra eguraldiarekin itsututa dagoena. Etxera deitzen dudanean (gurasoak Euskal Herrian daudenean) eta aitarekin topatzen dudan bakoitzean, badakizu zer galdetzen didan lehen gauza. Bai, hori da: “Henar, ¿qué tal hace por Boise? Aquí tenemos un frío/calor/lluvia/viento…”

Poztu ninduen azkenean eguzkia atera zala ikusteak, nahiz eta lanera joan behar nintzen. Aurten, nahiko uda txarra izaten ari gara Boisen eta oso arraroa iruditzen zait jada ekainan egotea eta oraindik ez dugu igerlekura joateko aukerarik izan. Edo lorategira ateratzeko toallarekin eguzkia hartzeko. Hori egin nahi nuen atzo, baina Ikastolako “Dinner and a movie” gertaera zen “downtown”-en eta familia eraman nuen. Bardeney-ra heldu ginen 6:30etan inguruan eta berehala Maitanek utzi gintuen bere lagunarekin Savannah jolasteko. Jende pilo bat zegoen tabernan, patioan eta barruan ere, beraz uste dut Ikastola oso pozik egongo dela.

Horton Hears a Who?

Horton Hears a Who?

Gero Euskal Etxera joan ginen “Horton Hears a Who?” filma ikustera, euskeraz. Nahiko berandu zen hasi zen eta jende asko ez geunden pelikula ikusten, baina haurrek oso ondo pasatu zuten eta triste jarri ziren etxera joateko ordua zela esan nienean. Baina, esan nizun bezala, berandu zen eta zorionez Ikastolako arduraduna nire laguna da eta pelikula utziko didala esan zidan. Beraz, “tuvimos la fiesta en paz.”

(Barkatu akatsak.)

Thanks for passing by: ↓



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online