A Basque in Boise

Aldaketak

Bizitza aldaketaz beteta dago. Saiatuz gero, ezinezkoa da modu berean betiko jarraitzea. Nire ustez hori lortzen baduzu, hilda zaudela esan nahi du. Jendea modu desberdinetan moldatzen dira aldaketarekin. Batzuk oso urduri jartzen gara eta pilo bat kostatzen zaigu zerbait aldatu dela onartzea; aldaketaren aurka egiten dugu. Beste batzuei aldaketak gustatzen zaizkie eta erabiltzen dituzte gauza berriak ikasteko.

Ez da erreza aldaketarekin ados egotea, baina egin daiteke. Egun batzuetan atzera tristuraz begiratuko duzunean eta zure buruari erabaki onena hartu zenuenentz galdetuko diozu. Gogora ezazu denborarekin, dena hobea zala irudituko zaizula eta gorrotzen zenituen gauzak pixkanaka-pixkanaka hain txarrak ez zirela pentsatuko duzula. Momentu horretan baliteke okertuta egon izana erabaki hau edo hori hartu zenuenean pentsatuko duzula posiblea da.

Hori gertatzen zaidanean “Aitormena” abestia entzuten dut eta berehala hobeto sentitzen naz. Espero dut zuk ere hobeto sentitzeko modu bat aurkitu duzula horrelako sentimenduak izaten dituzunean.

Thanks for passing by: ↓



3 thoughts on “Aldaketak

  1. Pingback: Erabakiak | A Basque in Boise

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online