A Basque in Boise

Ilarak

Aireportuak aspergarriak zirela pentsatzen zuen Mirenek. Betirako ilaran jarrita egon behar zuela iruditzen zitzaion. Ilarak leku guztietatik. Edozein gauza egiteko ilaran jartzeko beharra: maletak fakturatzeko, pasaportea erakusteko, kafe bat hartzeko, komunera joateko. Jada lehenengo bidaiari zegokiona eginda zuen baina beste bi falta zitzaizkion etxera heldu arte.

Beste segurtasun kontrol bat. Beste ilara aspergarri batean itxaroten, patzientziaz beteta, pasaportea erakusteko. Mirenek bere aurrean zegoen mutilarengan jarri zuen arreta. Gazteak buruan judu-txanotxo bat zeraman eta Mireni horrelakoak barregarriak iruditzen zitzaizkion. Bapatean, mutilak bira egin zuen eta galdetu zion nongoa zen eta nora zihoan. Horrela lan eta kirolari buruz hitz egiten hasi ziren eta Mirenek itxaronaldia hain aspergarria ez zela izango pentsatzen hasi zen. Mutila New Yorkera zihoan bi hilabete Israelen ikasten egon ondoren. Mirenek kontatu zion bere bizitza nolakoa zen.

Ilarak leku guztietatik

Ilarak leku guztietatik

Mutilaren hegazkina A55 atetik ateratzeko prest zegoen eta Mirenena A65 atetik geroago aterako zenez elkarrekin joatea erabaki zuten.

Mutil juduari zegokion atera heldu ziren. Mirenek agur esan zion baina mutilak bere email helbidea eman nahi zion harremanetan jarrai zezaten. Mirenek berriro agur esateko prest zegoen baina mutilak orain besarkada bat eman nahi zion. Miren ez zegoen batere harrituta zeren eta mutilak elkar ikusi zutenetik denbora osoa bere bularrak begiratzen eman baitzuen. Zergatik ez, pentsatu zuen Mirenek, besarkada bat emateagatik ez naz hilko. Baina mutila oraindik ez zegoen konforme eta beste besarkada bat, estuagoa, eskatu zion eta Mirenek baietz esan zionean muxukatzen hasi zan mutila.

Orduan bai harrituta geratu zala Miren, eta harridurak jota ez zuen bere gainetik kentzerik, batez ere, bere burua nola bukatu zuen aireportu batean muxuka bera baino hamar urte gazteagoa zan Argentinako mutil judutar batekin gelditu baitzen. Zein demontrek egiten du hori?

Azkenean judua joan zan eta Miren kafea hartzeko ilaran jarri zan. Ezin zuen itxaron hurrengo aireportura heltzeko.

(Eskerrik asko, “Enano”, akatsak zuzentzeagatik.)

Thanks for passing by: ↓



One thought on “Ilarak

  1. Pingback: Musuak | A Basque in Boise

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online