A Basque in Boise

Boiseko eguraldia

Bi asteburutan behin egiten dudan moduan, gimnasiora joan naiz korrikaz. Piloa gustatzen zait hori egitea denbora daukadanean. Ordu erdi ematen dut gimnasiora joateko eta han geratzen naiz beste hogei minutu edo pisuak egiten.

Gaur, gimnasiotik irtetzeko prest nengoenean kanpora begiratu dut eta banekien euria laster hasiko zela. Kotxea ez dudanez eraman, etxera korrikaz bueltatzea baino beste aukerarik ez zegoen. Kalera atera naizen bezain laster euria hasi da, poliki-poliki hasieran, indarrarekin eta trumoiekin ere geroago. Harrigarriki, horrek ez nau gogaitu. Ez dira hamar minutu baino gehiago izan, baina asko disfrutatu egin dut urarekin. Ezin nuen esan non bukatzen zen izerdia eta euria non hasten zen.

Nire seme-alabei euria asko gustatzen zaie eta putzu bat ikusten duten bakoitzean beti oinak sartzen dituzte eta saltoak egiten dituzte. Hala ere, nik beti geldi egoteko eskatzen diet.

Ez dut gogoratzen hain bustita bukatu nuen azken aldia eta zer ondo dagoen putzuak zapaltzea. Pozten nau nire haurrak nola sentitzen diren ulertzeak!

Thanks for passing by: ↓



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online