A Basque in Boise

The end of ETA?: An interview with Jaime Otamendi, by Mark Bieter

Today’s article from Basque-American and fellow blogger Mark Bieter, reflects on ETA’s recent ceasefire declaration and offers an interview with Jaime Otamendi, a well-known Basque journalist who suffered the group’s violence first hand when his friend Juan Mari Jauregi was killed in front of him.

You can visit bieterblog.com to read the interview in English, or stay here for the Basque and Spanish versions (which I reproduced with the author’s blessing):

 

Photo from soerenkern.com

 

Q. Zergatik garai honetan erabaki zuen ETAk biolentziari uztea? Indargabe ibili delako, edo beste arrazoiagatik?
Jaime Otamendi: Garrantzitsuena neretzat babes falta izan da. Piskanaka piskanaka lehendabizi euskal gizartean, eta gero Ezker Abertzalean bertan babesa falta izan du ETA-k. Babesa zergatik galdu duen da orduan galdera. Horren aurrean erantzun asko eman litekezke eta seguru asko denek dute arrazoi piska bat. Errezeta horretan osagaiak zeintzuk izan diren esan liteke baina ez dakigu oso ondo osagai bakoitzak zenbateko pisua izan duen. Nik ikusten ditudan osagaiak:

-Europan azken talde armatu, indarkeria praktikatzen duena izatea
-Euskal gizarteak duen bizi kalitate ona
-Euskal politikari abertzaleen lana (EAJ-Ibarretxe-, EA, ARALAR, Ezker Abertzaleko hainbat jende indarkeriaren aurkakoak -Otegi, Rafa Diez,…)
-Aurreko su-etenekin sortutako esperantza eta su-etenak hautsitakoan gizarten sortutako haserrea
-Poliziaren lana (Frantziako poliziaren laguntza)
-Politikan hartutako neurri gogorrak (erakundeetatik kanpora uztea)
-Nazioarteko presioa
-Azken hauteskundeetan Ezker Abertzaleak izandako emaitza onak

Q. Nola aldatuko du euskadi berri honek?
Lasaitasun handia ekarriko du orohar. Batetik bizkarzainekin eta ETAren beldur bizi izan direnak lasaiago biziko dira eta segurtasunean askoz diru gutxiago gastatuko da. Bestetik edozein ideia politiko defenditu ahal izango da (Independentzia adibidez) ETAren aldekoa zarela edo ETAri jokoa egiten ari zarela entzun gabe.

Hortik aurrera ikusiko dugu. Pentsatzekoa da ekonomiak hobeto joan beharko lukeela, turismoa erakartzeko arazorik ez dela izango eta abar. Ikusiko dugu zer gertatzen den baina seguru asko Ezker Abertzaleak politika egingo du, babes handia jasoko du hurrengo hauteskundeetan, eta orain arte ikusi ez ditugun itunak ikusiko ditugu.

Bestalde lan handia dago oraindik urte hauetan guztietan izan diren biktimen ingurukoei laguntza emateko. Edo espetxeetan dauden presoak bergizarterako eta etxeratzeko edo etxera hurbiltzen.

Q. ETA ibili da zure bizitza osoan. Eguneroko bizitza nola zen ETArekin zu eta zu bezalako euskaldunentzat?
Azkenean ohitu egiten zara. Zure bizitzaren partea da. Nik ez dut asko sufritu baina nere lagun eta ezagun batzuk bai mehatxuak jaso dituztelako, edo dirua eskatuz gutunak jaso dituztelako, edo bizkarzainak izan dituztelako. Ezin izan dute bizitza normala egin, Donostiako alde zaharrera sartu edo, beldurra zutelako.

Bestalde lagun artean eta familian ETAn ibilitako jendea ere izan dut eta horien familiek ere asko sufritu dute. Gure herrian auzoko etxeko alaba Huelvako gartzelan dago. Bere amak ezin du hain urruti alaba bisitatzera joan osasun arazoak dituelako. Familia horrek asko sufritu du.
Politikaz hitzegiterakoan beti eztabaida asko izan dugu gure eguneroko bizitzan eta askotan euskaraz lan egiteagatik, edo euskara defenditzeagatik, edo Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea behar duela defenditzeagatik terrorista deitu izan digute.

Q. Zuk uste duzu hau benetan ETAren “final definitivo” dela, edo posiblea da jarraituko du noizbait biolentziarekin?
Sekula ez dago jakiterik baina betirako amaiera dela iruditzen zait. Orain Ezker Abertzaleak politika eginez Euskal Herriaren Independentzia defenditzeko garaia da. Gazteak gainera Ezker Abertzalearen tesi horietan, biolentziarik gabe politika egiteko tesietan ikusten ditut.

Q. Zuk ere ezperientzi gogor bat izan duzu ETArekin. Nola zen? Nola aldatu zuen zure iritsia ETAri buruz?
Nik esperientzia gogor bat baino gehiago izan ditut ETArekin. Eta beharbada gaztea nintzenean ez nintzen hain kritikoa baina gerora bai. Biolentzia alfer alferrik zela ikasi nuen esperientzia guzti horiekin. Jendea hiltzeak etzuela ezertarako balio eta une batetik aurrera kalte egiten zuela gainera. Hau da ETAkoek defenditu nahi zutena defenditzeko jendea hiltzeak kalte egiten zuela.

Nere aurrean Juan Mari Jauregi nere laguna hil zuten. Berarekin kafe hartzen ari nintzen. Bera Partidu Sozialistako kide zen eta Gipuzkoako Gobernadore Zibila izan zen (Gobernu espainarraren ordezkaria Gipuzkoan) eta horregatik hil zuten. Oso gogorra izan zen. Hil zuten unean bakea egiteaz ari ginen hizketan. Oraindik buruan ikusten dut bera esanez Zapaterok bakearen alde egingo zuela presidente izatera iristen zenean. Bi tiro eman eta hantxe geratu zen Tolosako Kafe Frontoian. Handik egun batzuetara nere beste ezagun bat hil zuten: Josemari Korta enpresa gizona.

Dena dela etzait gauza hauetan hitzegite asko gustatzen. Batzuetan lehiaketa bat ematen du honek. Nik asko sufritu dut, hamar, eta beste batek esaten du nik gehiago, nik 15. Berdin da. Denoi egokitu zaigu era batera edo bestera zerbaitegatik sufritzea.

Horrelako esperientzia batek aldaket handi bat ekartzen du: pertsonak ikusten dituzu. Hildakoen seme alabak , eta oso zaila da aita hil dioten mutil edo neska bati azalpenak ematea. Ezinezkoa.

Q. ETA 50 urte baina gehiago ibili zen. Ezer lortu du?
Ez dakit. Oso galdera zaila da hori. Egunen batean ETA Euskal Herrian Francoren garaian abanguardia izan zen. Gero ia…oztopo bihurtu zen. Tartean hildakoak eta sufrimentu asko. Zertarako ? Bada esaten duenik ETA izan ez balitz gai batzuk ahaztuta geratuko zirela, presioa egin duela. Ez dakit …historialariei utziko diegu galdera horren erantzuna.

Orain guretzat aurrera begiratzeko garaia da. Euskal Herri zabal bat, pentsamentu eta era guztietako jendearentzat zabalik egongo den Euskal Herria egiteko garaia da, inor bazterrean utzi gabe. Baina inor ez. Eta eskubide guztiak errespetatuko dituen herria. Aste honetan gertatu zait Ertzain emakume batekin eztabaida: ea euskararik ez al zuen ikasi behar galdetutakoan zera erantzun zidan: gutxi garela euskaraz hitzegiten dugunak eta ez duela merezi euskara ikastea. Eta bera zerbitzari publiko bat da!


Q. ¿Por qué ETA ha tomado ahora esta decisión? ¿Por debilidad o por alguna otra razón?
Jaime Otamendi: Creo que la razón principal es que ya no tenían el apoyo de los vascos. Poco a poco, primero entre la sociedad vasca en general y después entre los nacionalistas vascos, ETA fue perdiendo el apoyo del pueblo. La pregunta es entonces, ¿por qué lo perdieron? Se pueden enumerar los ingredientes que componen esa receta, pero no sabemos a ciencia cierta qué importancia ha tenido cada uno de ellos. Estos son los que yo veo:

• ETA es el último grupo armado en Europa que aún practica la violencia
• La alta calidad de vida en el País Vasco
• Los esfuerzos realizados por entidades políticas nacionalistas vascas (el Partido Nacionalista Vasco [ex lehendakari Juan José] Ibarretxe; [partidos nacionalistas vascos] EA, ARALAR; destacados nacionalistas vascos que rechazaban la violencia como [Arnaldo] Otegi y Rafa Díez)
• La desilusión cuando ETA rompió las treguas anteriores
• El trabajo de la policía (incluyendo la policía francesa)
• Duras medidas políticas (segregar cualquier apoyo político del que pudiera disfrutar ETA)
• Presión dentro del estado español
• Los buenos resultados obtenidos por los partidos nacionalistas vascos en las últimas elecciones

Q. ¿Cómo va a influir el alto el fuego en el País Vasco?
Va a traer consigo un gran alivio. Aquellas personas que vivían con guardaespaldas y atemorizados por ETA van a respirar más tranquilos ahora y se gastará mucho menos dinero en seguridad. La gente va a poder apoyar ideales políticos (la independencia de Euskadi, por ejemplo) sin tener que oír que están de parte de ETA.

Es posible que mejore la economía, será más fácil fomentar el turismo, etc. Veremos qué pasa, pero sin lugar a dudas los partidos nacionalistas vascos van a obtener muy buenos resultados en las próximas elecciones y vamos a ver pactos políticos antes nunca vistos.

Sin embargo, aún queda mucho por hacer par ayudar a los familiares de las víctimas de ETA. Y para traer a casa a los presos políticos o al menos acercarlos.

Q. ETA ha estado activa durante toda tu vida. ¿Cómo ha sido vivir con ETA ara ti y para la sociedad vasca?
Al final te acostumbras. Es parte de tu vida. Yo no sufrí demasiado, pero algunos de mis amigos y conocidos sí porque estaban amenazados, o recibían cartas donde les pedían el impuesto revolucionario, o porque tenían que usar guardaespaldas. No podían hacer una vida normal, pasear por el casco viejo de Donosti, porque tenían miedo.

Por otra parte, entre mis amigos y familiares también he conocido gente relacionada con ETA y esas familias también han sufrido mucho. La hija de una vecina nuestra está encarcelada en una prisión de Huelva. Su madre no puede hacer un viaje tan largo porque está enferma. Esa familia también ha sufrido mucho.

Siempre ha resultado muy polémico hablar de política en la vida diaria y a menudo nos han tachado de terroristas por hablar euskera en el trabajo, o por defender el euskera o el derecho del País Vasco a decidir su futuro.

Q. ¿Piensas que se trata del fin definitivo de ETA o es posible que vuelvan a usar la violencia?
Nadie lo sabe, pero creo que ETA ha terminado para siempre. Ahora les toca a los nacionalistas vascos trabajar por la independencia de Euskadi mediante el proceso político. En mi opinión, los jóvenes nacionalistas vascos tienen una oportunidad de utilizar medios no violentos para conseguir sus objetivos.

Q. Tú tuviste una mala experiencia con ETA. ¿Cómo fue? ¿Cómo cambió tu opinión sobre la banda armada?
He tenido más de una mala experiencia con ETA. Y quizá no era tan crítico cuando era joven, pero después sí. Esas experiencias me enseñaron que la violencia no sirve para nada. No sirve para nada matar a gente y además, fue contraproducente.

Mataron a mi amigo Juan Mari Jauregi en frente de mí. Estábamos tomando café. Él era miembro del Partido Socialista Obrero Español y había sido gobernador civil de Gipuzkoa (el representante del gobierno español en la provincia vasca de Gipuzkoa), y por eso le mataron. Fue muy duro. Justo estábamos hablando de lograr la paz cuando le mataron. Aún le recuerdo diciendo cómo Zapatero iba a trabajar para conseguir la paz cuando fuera elegido presidente. Le pegaron dos tiros y le dejaron en el Café Frontón de Tolosa. Unos días más tarde mataron a otro de mis conocidos, al empresario Josemari Korta.

De cualquier modo, no me gusta mucho hablar de estas cosas. A veces parece una competición. “He sufrido mucho, he sufrido diez”. Y otro dice, “Yo he sufrido más, quince”. Da igual. Todos hemos sufrido de un modo u otro. Ese tipo de experiencias cambian a uno: Te hace ver la gente, los hijos de los fallecidos. Es muy difícil explicar a un niño por qué mataron a su padre. Es imposible.

Q. ETA ha existido durante más de 50 años. ¿Han conseguido algo?
No lo sé. Es una pregunta muy difícil. Durante la época de Franco ETA estaba en la vanguardia, pero luego se convirtió en un estorbo. Ha habido muchos asesinatos y mucho sufrimiento. ¿Para qué? Quizá se pueda decir que sin ETA algunas cosas se hubieran olvidado, que ejerció presión. No lo sé… dejaremos que los historiadores den respuesta a esa pregunta.

Ahora nos toca mirar hacia el futuro. Una Euskadi abierta. Es hora de crear una Euskadi abierta a todo el mundo y a todas las ideas, sin arrinconar a nadie. A nadie. Un país que respete los derechos de todo el mundo. Esta semana discutí con una mujer policía de la Ertzaintza: Cuando le pregunté se debería aprender euskera me respondió que éramos muy pocos quienes hablábamos el idioma y que no merecía la pena aprenderlo. ¡Y es una funcionaria pública!

Thanks for passing by: ↓

Egiluz

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.