A Basque in Boise

Musuak

Beti bezala, berandu heldu naiz Euskal Museoko euskara klasera. Hala eta guztiz ere, gaur aurreko egunetan baino lehenago agertu naiz, beraz ez naiz hain txarto sentitu. Seme-alabak txikiak direlako nirekin eramaten ditut eta etxetik joango zaretela esaten duzunetik benetan joan arte, hogei minutu gutxienez galtzen dituzu.

Hasteko, Gabon kantak abestu ditugu. Gutxi-gora-behera berrogei kanta zeuden liburuan baina nik Olentzero eta Mendi Aldetik Datoz bakarrik nekizkien. Pentsatu dut hori nahiko txarra dela Euskal Herritik natorrela kontuan hartzen baduzu. Gero, irakasleak hurrengo gaia aipatu du. Nire lehen musua nola izan zen? Crap. Jendeak beti esaten du zure lehen musua ez duzula inoiz ahaztuko baina nik esan behar dut ez nagoela ados. Nire lehen musua nola, noiz, non edo norekin zen, ideiarik ere ez baitut. Uste dut 12 baino zaharragoa nintzela eta 15 baino gazteagoa, 12 urteekin oraindik panpinekin jolasten nuelako eta gogoratzen dut nor gustatzen zitzaidan 15 urteekin Asti-Leku institutuan eta ez nion inoiz musurik eman. Irakasleak galdetu dit beste musu baten istorioaz gogoratzen nuenez hori kontatzeko, baina ez zait ezer bururatu. Beraz, nire istorioa pixka bat asmatu egin behar izan dut.

Gero, nire klaseko gauzak eta haurren jolasak batzen ari nintzen bitartean pentsatu dut norberaren burua nola dabilen bitxia izan daitekela. Ahal dudan guztia saiatu arren, ezin nuelako nire lehenengo musua nola gertatu izan zen gogoratu, baina oraindik ez ditudanak eman, nori, non, eta zenbat aldiz argi eta garbi oroitzen ditut.

Thanks for passing by: ↓

16 thoughts on “Musuak

  1. Steven Roosevelt

    If you get H. simplex from your first one (I didn’t BTW) you will remember who and when.

  2. Steven Roosevelt

    If you get H. simplex from your first one (I didn’t BTW) you will remember who and when.

  3. Steven Roosevelt

    OK, granted that my Basque is very sketchy, and that Google translator is also sketchy, are you saying that you can or cannot remember your first kiss?

  4. Steven Roosevelt

    OK, granted that my Basque is very sketchy, and that Google translator is also sketchy, are you saying that you can or cannot remember your first kiss?

  5. Steven Roosevelt

    OK, that makes more sense. The point I was trying to make is that I once saw a young man (patient) who kissed one girl, one time, and ended up with cold sores. 🙁

  6. Steven Roosevelt

    OK, that makes more sense. The point I was trying to make is that I once saw a young man (patient) who kissed one girl, one time, and ended up with cold sores. 🙁

  7. Steven Roosevelt

    “‘Tis better to have loved and lost
    Than never to have loved at all.”

    ~ Alfred, Lord Tennyson, In Memoriam 27:1857

  8. Steven Roosevelt

    “‘Tis better to have loved and lost
    Than never to have loved at all.”

    ~ Alfred, Lord Tennyson, In Memoriam 27:1857

  9. leire

    Quien es este tio???? lo conoces??!? Sin comentarios.. si te sirve de consuelo yo tampoco me acuerdo.. me supongo q no seria muy emocionante,espero q esto no lo lea nunca aitor obregon, q bochorno!!!!.

  10. leire

  11. Henar Chico

    Ah, ¿dices Steven? Sí, le conozco, es un señor que empezó a leer el blog y siempre me dejaba comentarios y el otro día por salimos a tomar un café y le conocí en persona.

  12. Henar Chico

    Ah, ¿dices Steven? Sí, le conozco, es un señor que empezó a leer el blog y siempre me dejaba comentarios y el otro día por salimos a tomar un café y le conocí en persona.

  13. UNAI

    Ba nik ere ahaztuta daukat, edo ahaztu nahiko nuke…. zeren ez daukat argi zeinekin lehenego aldiz mosukatu nintzan…. eta nahiago ilunpean oroitsapen hoiek mantendu…. baina badaezpada emateko asko dauzkat. 🙂

  14. UNAI

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.