A Basque in Boise

Irabazteko moduen bila

Goizeko 6ak ziren. Inesek, oraindik erdi lo, kafea hartu, ordenagailuren pantaila begiratu eta hasperena egin zuen. Berdin zitzaion egunero zenbat mezu jasotzen zituen, jada bazekien jasoko ez zuen mezua faltan botako zuela, bere eposta helbidearekin “<>”-en artean hain eroso jarrita. Astero, sitemeter.com txostena jasotzen zuen bakoitzean, Inesen bihotzak azkarrago egiten zituen taupadak eposta helbidea formatu berean agertzen zitzaiolako. Ohituta egon behar zela pentsatu zuen Inesek, jada aste batzuk isilik pasa ziren eta. Baina bere mezua ez ikusteak triste jartzen zuen. Beste aldetik, idazten bazion, nahiz eta hasieran pozik jarri, etsipen handia izango zela eta berriro mina hartuko zuela ere bazekien Inesek.

Ez zegoen irabazteko modurik.

Euskaraz idaztea gero eta zailago egiten zitzaiola konturatu zen Ines. Lehen egunero idazten zituen mezu luzeak bere buruan gordeta geratzen ziren orain eta gainera, ingelesaz. Batzuetan pentsatzen zuen idatzi beharko lituzkeela edonola, baina ze aspergarria den, eta batez ere triste, bakarrik hitz egitea hasieratik erantzunik ez duzula jasoko dakizunean. Gainera, gauza zen mutila ahaztea eta Inesen ustez, berataz idaztea ez zen ideiarik onena. Beste batzuetan saiatzen zen imajinatzen mutila nola sentitzen zen bere sarrera-ontzia begiratzen zuenean eta Inesen mezuak ez zituenean ikusten. Pena ematen zion? Berdin zitzaion? Edo barre egiten zuen atzerantz begira, zeure burua argazki zahar batean ikusten duzun moduan, behin dotore iruditzen eta orain barregarri zaizun arropa horrez jantzita?

Inesek maitasunekin gogoratzen zuen mutila gehienetan, baina egun batzuetan, goibeltuta sentitzen zenean, berarekin haserretzen zen eta berriro ea esan zion dena benetan sentitu zuen edo noizbait maite zuen galdetzea gustatuko litzaioke, oraindik argi ez zeukalako. Gero, lasaitzen zenean eta bizitzaren alde ona berriro ikusten zuenean, pentsatzen zuen ez jakitea ezetz entzutea baino hobeto zela. Eta hori zen Inesek zeukan gauza on bat: noizean behin etsipena sentitu arren, ezin zuen horrela denbora luzerik egon, azken finean neska alai bat zelako, gauzak ezberdinak egitea gustatzen zaizkiona eta lagunekin inguratuta zegoen emakume bat. Ines ez zenuke inoiz etxean aurkituko, katu pare batekin sofaren gainean etzanda.

Ines oso nekatuta zegoen merezi zuen mutila noizbait etorriko zela entzutearekin, batez ere mutilak esaten zionean. Lagunek esaten bazioten, ados, baina mutilengatik entzutea, ugh… hori bai gorrotatzen zuela Inesek. Hala eta guztiz ere, mutila ahaztea erabaki zuen. Zorionez, gizonekin ateratzeko aukera asko izaten ari zen Ines, eta batzuk jatorrak ere baziren. Zoritxarrez, hitzordua bukatzen zuen bezain laster mutiletaz pentsatzen zuen Inesek eta gainera, zenbat eta gizon gehiago ezagutu orduan eta gehiago ahaztu behar zuenarekin egon nahi zuen.

Ez zegoen irabazteko modurik.

Inesek ordenagailua itzali zuen eta ez zuen mutilaren herrian nolako eguraldia zegoen begiratu ere.

 

Thanks for passing by: ↓

Maria Jesusl Raku Bye Germany hello US nere Mariluz Grandal Unai

2 thoughts on “Irabazteko moduen bila

  1. Henar Chico

    No creo, porque al primer gato que te compres aparezco por allí cual supermán al rescate, y flipas. Además, eres Rakel Chico, acabar de esa manera es imposible.

  2. Henar Chico

    No creo, porque al primer gato que te compres aparezco por allí cual supermán al rescate, y flipas. Además, eres Rakel Chico, acabar de esa manera es imposible.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online