A Basque in Boise

Zer moduz asteburua?

Boiseko Euskal Etxeak proposamen honen inguruan zer erabakiko zain nago; azazkalak gero eta laburragoak ditut bilera-ordua hurbildu ahala. Ondo legoke berri on bat jasotzea asteburu itsusi hau berdintzeko: lehenik eta behin, munduko hitzordurik txarrena izan nuen larunbatean. Agian egunen batean kontatuko dizut zer gertatu zen, baina oraindik ez nago prest horri buruz idazteko. Ostiralean lauburu apurtu zitzaidan eta hiruburu daukat orain. Horretaz gain, Athletic-ek Real Madrilen aurka jokatu zuen atzo eta 4-1 galdu egin zuen. Hori zainak mozteko arrazoia ez bada, ez dakit zein izan daitekeen.

Ez nuen izan partida ikusteko aukerarik, baina Marisolen etxean nintzenez, emaitzak txarrera egiten zuen bakoitzean entzuten nuen (iPhonerako kirol-aplikazio guztiak ditu Marisolek). Oso gustura egon nintzen lagun artean (Olatz eta Dora han zeuden ere), nahiz eta sekulako errieta egin zidaten larunbateko hitzorduaz hitz egin nienean. Hala eta guztiz ere, pozten naiz horrelako lagunak izateaz, zutaz beti pentsatzen dutenak, beti entzuteko eta laguntza emateko prest daudenak. Gainera, Dorak afaria prestatu zigun ere, Taco Salad delako bat. Zer gehiago eska daiteke?

Asteburu itsusia izan da, bai. Esperientzia berrien karpetan gordeko dut larunbateko gertaera, etorkizunerako, itsusiak diren gauzetatik ere ikas dezakezulako.

 

 

(Photo from http://2.bp.blogspot.com)

Thanks for passing by: ↓

Maria Jesusl Steven Roosevelt Diana

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online