A Basque in Boise

Jaka urdina

Inesek bere inguruan begiratu zuen. Ezin zuen sinistu mutilaren etxea gurasoenaren hain antzekoa izan zedin. Agian horregatik eroso zebilen Ines berea ez zan etxe hartan, lekua ezagutzen zuen bezala sentitzen zuelako. Hala ere, arraroa egiten zitzaion mutila Inesen ama eseriko litzatekeen lekuan egotea. Ines zutik zegoen, mutilarentzako ogi zati bat mozten berak koaderno handi batean idazten zuen bitartean. Mutilaren emaztea harrikoa egiten ari zen eta Ines harrituta geratu zen bikoteak ontzi-garbigailua zutela apostua egingo zukeen.

Ines, mutilak ogi zatitxoa hartu ondoren, egongelara joan eta sofan jesarri zen. Hain antzekoa zen mutilaren gela non iruditzen zitzaion gurasoen gelan zegoela, gurasoek sukaldea eta egongela zaharberritu baino lehen. Emazteak harraska utzi, Inesengana urrundu eta trikotatzen ari zen jaka urdin bat atera zuen. Inesek urtetan ez zuen ezer trikotatu, baina oraindik nabaritu zen emazteak puntua nola egin idea handirik ez zeukala. Hala ere, jaka bukatzea lortu zuen.

Bikotearen semea ere egongelatik agertu zen eta Inesen aurrean jarri zen. Ines mugitu zen haurra ezertzeko lekua izateko eta txanpon batzuk poltsikotik erori zitzaizkion. Semeak berehala jaso zituen. Inesek esan zion gordetzeko eta irribarre egin zuen semea hain pozik jarri zela ikustean. Amak baietz esan zuen semeak Inesi besarkada bat eman ahal bazion galdetu zionean.

Hurrengo egunean mutilak eta bere emazteak ezkontza-botoak berritu zituzten. Semea oso polit zegoela pentsatu zuen Inesek, bere jaka urdina jantzita, nahiz eta hori neskaren jaka bat izan.

 

Thanks for passing by: ↓

Maria Jesusl UNAI

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online