A Basque in Boise

Overrated

Norbaitek esan zion sentimenduak ateratzea neurriz kanpo baloratuta zegoela. Baliteke. Behin, eta urte askoz, horrela sentitu zuen Inesek. Batzuetan ohera joan ondoren, lokartu ezingo zuela onartzen zuenenean, bere bizitza nola izan zatekeen imajinatzen zuen, sentitzen zuena barruan gorde izan ez balu. Hala ere, bost minutu baino gehiagoz ezin zuen horretaz ari, iragana aldatzea ezinezkoa zelako eta hobe zen denbora politak ziren ametsak sortzeko erabiltzea. Batzuk errealitate bihurtuko ziren – Inesen eskuetan zeundenak; beste batzuk amets politak baino gehiago ez ziren inoiz izango.

Hala ere, bere bizitzarekin ados zegoen Ines, nolabait. Bazekien perfektua ez zala, baina norena zan horrelakoa? Inesek ez zuen ezagutzen bere bizitzaz erabat pozik zegoen pertsona bat. Denok zerbait aldatuko lukete ahal bazuten. Haurrak zeuzkan jendeak denbora libre izatea nahi zuten. Haurrak izatea ezin zutenek libre zeukaten denbora osoa seme-alabak izatearekin baliatu zuten. Aberatsek benetako lagunak nortzuk ziren jakin nahi zuten, eta behartsuek lagunekin “Mega Powerball” sarrerak erosten zituzten. Ezkongaiek arima bikiaren bila zeuden. Ezkonduta zeuden batzuk oraindik ez zuten aurkitu.

Inesek ez zekien orain non egongo zatekeen barruan zeukana atera izan balu, eta egia esan, jada berdin zen. Baina duela urte batzuk bere buruari aitortu zion hori ez zitzaiola berriro gertatuko. Inesek erabaki zuen beti egia esatea, saia edo deserosoa izan arren. Haserretuta, maiteminduta, izorratuta… Berdin zitzaion. Jakin behar zuenei esango zien. Handik aurrera jendeak erabakiko zuen oraindik Inesen laguna izan nahi zuen ala ez. Inesek lagun batzuk galdu izan zituen horrela izateagatik. Hasieran, triste jartzen zen hori gertatzen zen bakoitzean, egiazko lagunak ez zirela konturatu arte.

 

Thanks for passing by: ↓

Pedro J. Oiarzabal Maria Jesusl Steven Roosevelt Ysabel Bilbao

3 thoughts on “Overrated

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online