A Basque in Boise

Amets bat

Gaur berriro zurekin amets egin dut. Asko pozten nau horrelakoak izateak, beti arraroak direlako baina beti onak. Jende piloa etorri zen nire etxera alfatzera, zure anaia eta bere familia ere. Kanpoan haize handia egiten zuen eta norbaitek esan zidan nire etxean beti haizea zebilela eta gogoratzeko nola behin zigilu bat airetik hegan eginez joan zen. Ez dut gogoratzen zer afaldu genuen, eta konturatu nintzenerako ia hurrengo eguna zen eta jendea beheko pisuan zegoen, gosaltzen. Ez dut gogoratzen gaba ere; pelikula batean bezala, agerraldia bukatu zen eta berehala hurrengoan geunden. Denak ikusi nituen, baina ez zu. Goiko pisura joan nintzen gela batu behar nuelako eta entzun nuen dutxatik ura erortzen ari zela eta bapatean agertu zinen beltzak ziren futbol prakekin jantzita eta kamiseta barik. Ez dakit nire buruak nondik atera duen soin hori ez dudalako inoiz zurea ikusi, baina ai ama! Gabon esan zenidan nahiz eta goiza izan eta joan zinen. Gela batzen bukatu nuen eta hantxe bertan iratzargailuak esnatu nau.

Thanks for passing by: ↓



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online