A Basque in Boise

Amets (gaizto) bat

Banekien zurekin amets egin behar nuela bart; ez zegoen beste aukerarik, egun osoa zu nire pentsamenduetan izan ondoren. Aste batzuk eman ditut zurekin amets egin gabe eta oso pozik ibili naiz, bizitza askoz ere errazagoa egiten zaidalako alde egiten duzunean. Baina bart itzuli zara, amesgaizto batean, eta beste batzuek egiten duten moduan, eskaintzeko neukana hartu zenuen baina ez zenidan bueltan ezer eman eta, gainera, eman nizuna txarto eginda zegoela esan zenidan. Gero kalera atera zinen, zigarro bat erretzera, eta bakarrik utzi ninduzun, bazkaria presta nezan. Janaria prest zegoenean zure bila atera baina, leku guztietan begiratu arren, ez zintudan aurkitu.

(Photo from ojodigital.com)

Thanks for passing by: ↓



Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online