A Basque in Boise

Lasaialdi txiki bat

Nahiko formal ibili zen Ines azken hilabete hauetan, mutila nolakoa zen onartu zuenetik. Ez zitzaion batere gustatu hasieran, baina orokorrean mutilak Inesengandik nahi zuena lortzen zuen. Inesi sentimenduak azaleratzea gustatzen zitzaion, baina bere lagunari ez hainbeste, segur aski ez zegoelako ateratzeko ezer. Hala ere, Inesi oso zaia egiten zitzaion bere nortasunaren kontra borrokatzea. Agian horregatik faltan botatzen zuela esaten zion (oso!) noizean behin, ezin zuenean gehiago jasan, nahiz eta hurrengo eguna mutilaren mezua ez zuela jasoko jakin. Baliteke kasualitate baino besterik ez izatea, baina beti gauza bera gertatzen zitzaion horrelako zerbait aipatzen zionean. Galdetu beharko lioke ea apropos egiten zuen. Txarto pasatzen zuen Inesek, laster bere berria jasoko zuela ziur egon arren.

Thanks for passing by: ↓

Janice Lontzo Sainz Mark Bieter Maria Jesusl Ysabel Bilbao

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.


Confianza online